Quantcast
Channel: multimedia – Josu Orbe
Viewing all articles
Browse latest Browse all 11

Zelan deskargatu Youtubeko bideoak ezer instalatu barik

$
0
0

Askotan galdetu didate zelan deskargatu ahal den Youtubeko bideo bat sareko konexio barik ikusi ahal izateko. Lehendik Download helper plugina erabiltzen nuen baina nire ikaslea den Josue-k era askoz errazago bat erakutsi dit Savefrom zerbitzua erabiliz.

Bi eratara erabil daiteke zerbitzu hau.

Lehenengoan bideoaren helbidean (adibidez: https://www.youtube.com/watch?v=ipY0Suxhl-c) aldaketa sinple bat egingo dugu eta helbidea honela utziko dugu:

https://ssyoutube.com/watch?v=ipY0Suxhl-c

Hori egin eta gero <Enter> teklarekin onartuko dugu eta Savefrom.net webgunera bideratuak izango gara; bertan Download  botoian sakatuz hasi dugu gure deskarga.

savefromBigarren modua ere oso erraza da. Bideoaren esteka badaukagu, Savefrom.net webgunera sartuko gara eta laukitxoan bideoaren helbidea itsatsiko dugu (goiko irudian urdinez), gero botoi berdearekin deskargatzeko. Deskargatzerakoan kalitate desberdinak aukeratu ditzakegu.

Bestalde zerbitzu honek, Youtubetik aparte, Vimeo, Dailymotion, Facebook, Souncloud eta abarreko multimedia fitxategiak jeisteko ere balio du.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 11